Mundu osoko jokalarien topalekua izan da Berako Matzada futbol zelaia

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 16:00

Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketako partidak jokatu dituzte asteburuan Berako Matzada futbol zelaian. 29 herrialdetako 912 talde ari dira parte hartzen uztailaren 9an bukatuko den txapelketan. Berako futbol zelaian futbol 8ko ligaxkako partidak eta futbol 11ko kanporaketak jokatu dituzte: AEB, Orleans, Mallorca, Katalunia, Valentzia, Madril edota argazkietan ikus daitezkeen Japoniako jokalariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun