Bestak 2024

[BIDEOA]: Lesakako sanferminetan peñen danborrada

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 11:00

Gaur Peñen eguna dute Lesakan, egun handia eta berezia bertakoentzat. Goizean diana izan dute gaitariekin eta 10:00 aldera peñen danborrada abiatu da Elutxa txarangarekin. 12:00etan betizuak izanen dituzte.

Arratsaldean agertuko dira berriz peñetako kideak. 18:00etan peñak elkartu eta Elutxa txarangarekin, peñen jaitsiera hasiko da. 20:00etan Sakatu Elektrotxaranga izanen dute eta 00:00etan Itzal taldea Plaza Zaharrean.

Uztailak 9, asteartea

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin gasolindegitik plazara. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada. Ondotik, buruhandiak eta haurrentzako entzierroa. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 16:00-19:00 haur ikuskizunak Eltzeta Plazan. Ondotik, apar besta. 17:00etan esku pilota partida profesionalak frontoian. 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika. 20:00etan DJ Xaibor emanaldia Plaza Zaharrean. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:00etan DJ Xaibor emanaldia Plaza Zaharrean.

Uztailak 10, asteazkena

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Up!! zirku eta umore ikuskizuna Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondoatik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Andoni Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Puro Relajo musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun