Bestak 2024

Lesakako sanferminetan asteburuan hartutako irudiak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 08:30

Sanferminetan bete-betean sartuak dira lesakarrak. Ortzirale arratsaldean hasi zituzten ekitaldiak, nahiz eta larunbat eguerdian lehertu zen besta ofizialki. Larunbatean eta igandean hartutako argazkiak dira hauek. Atzo bestetako egun haundia izan zuten, baina gaur ere halaxe izanen dute: Peñen eguna.

Uztailak 8, astelehena

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin: Plaza-Ote-Ikastola-Koskontako Bidea-Andra Mari egoitza. Peñen gosaria. 10:00etan peñen danborrada Elutxa txarangarekin, 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 18:00etan peñen elkartzea Elutxa txarangarekin, peñen jaitsierarako. 20:00etan Sakatu Elektrotxaranga. 00:00etan Itzal taldea Plaza Zaharrean.

Peñen jautsiera.

Uztailak 9, asteartea

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin gasolindegitik plazara. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada. Ondotik, buruhandiak eta haurrentzako entzierroa. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 16:00-19:00 haur ikuskizunak Eltzeta Plazan. Ondotik, apar besta. 17:00etan esku pilota partida profesionalak frontoian. 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika. 20:00etan DJ Xaibor emanaldia Plaza Zaharrean. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:00etan DJ Xaibor emanaldia Plaza Zaharrean.

Haur eta gurasoen danborrada.

Uztailak 10, asteazkena

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Up!! zirku eta umore ikuskizuna Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondoatik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Andoni Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Puro Relajo musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.

Txakaingo jautsiera, bestetako hondar egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun