Lesakako VIII. Argazki rallyko sariak banatu ditu Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 5a, 10:00

Argazki Rallyko saridunak, Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko Alaia Altzugarairekin.

Legazpiko Gorka Etxeberriak aurkeztu du bildumarik onena eta elkarteko bazkideen artean, Fred Ramosena saritu dute

2024ko VIII. Argazki Rallya egin zen Lesakan ekainaren 2an, Beti Gazte Astearen programako azken ekitaldietako bat. Herriz herri lehiaketaren barrenean zegoen txapelketa aurten ere eta 2024ko bortz gaiak hauek izan ziren: Petaloak, Ura, Berdintasuna, Burdina eta Gazteria. Uztailaren 3an, asteazkenean egin zuten sari banaketa Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Bilduma hoberenaren saria Legazpiko Gorka Etxeberria Gomezek irabazi zuen bortz argazki hauekin:

Gorka Etxeberriare bilduma irabazlea.

Gaika ere, Gorka Etxeberria Gomezek “Petaloak”, “Burdina” eta “Gazteria” gaietan lortu zuen lehen saria; Donostiako Manuel Barreiro Rodriguez “Ura” gaiko argazkirik onena aurkeztu zuen; eta Durangoko Javier Lopez Fabianek “Berdintasuna” gaiko argazki onena.

Azkenik, Beti Gazteko bazkideen artean bilduma hoberena ere saritu zuten eta saria Fred Ramos Lasagarentzat izan zen.

Fred Ramosek aurkeztu du Beti Gazteko bazkideen artean bildumarik onena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun