Aldi baterako lau langile kontratatzeko deialdira izangaiak aurkezteko epea luzatu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 4a, 20:00

Berako Udalak lau langile kontratatzeko bi deialdi egin zituen ekainean. Ez da nahiko jende apuntatu, ordea, deialdian, eta epea luzatzera erabaki dute. Epea luzatuta, izangaiek uztailaren 12ra arteko epea izanen dute eskabideak aurkezteko.

Alde batetik, eraikuntzako ofizial profila duten bi langile kontratatuko dituzte aldi baterako herriko oinezkoentzako ibilbideetan irisgarritasuna hobetzeko proiektu batean lanean aritzeko.

Bigarren lan deialdia zerbitzu anitzetako bi langile hartzeko egin dute. Kasu horretan langileak baso suteak prebenitzeko lanetan ariko dira: baso eremuetan belar sastrakak kentzen eta suebakiak sortzeko mantentze lanetan. 

Bi deialdietan kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izanen da , eta euskara proba, proba teorikoa eta praktikoa egin beharko dituzte aukeratuak izateko. Hautagaiak enplegu-eskatzaile gisa inskribatuak egin beharko dira Nafar Lansareko enplegu eskatzaileen artean.

Bi deialdietarako eskabideak Berako herriko etxeko erregistroan aurkeztu beharko dira deialdian zehazten den dokumentazioarekin batera ekainaren 20a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun