Etxalarko turismo bulegoa udako ordutegi zabala eskaintzen hasi da

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 5a, 08:00

Turismo bulegoak ordutegi zabala izanen du eta, taldea osatzen bada, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte.

Herria erakusteko bisita gidatuak ere eginen dituzte eta kontrabandoko gaueko ibilbideak ere prest daude

Etxalarko turismo bulegoaren udako sasoia martxan da. Urte guztian Kultur etxean Turismo Bulego zerbitzua eskaintzen den arren, udan ordutegia zabaltzen da eta Etxalarko Udalak bertze pertsona bat kontratatzen du. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, aste tartez 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara egonen da zabalik (astelehen arratsaldetan itxita). Asteburuetan berriz 10:00etatik 13:00etara. Taldea osatuz gero, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte. Honekin batera gogorarazi, Pello Apezetxea Kulturgunea udako ordutegira pasatu dela (10:00etatik 13:30era).

Kontrabandoko gaueko ibilbidea

Bertze aldetik, uztaileko eta abuztuko larunbat gauetan kontrabandoa ezagutzeko gaueko ibilbide gidatuak ere eskainiko dira. 21:00etan Etxalarko plazatik abiatu eta 8 kilometroko ibilbidea eginen dute, hiru ordukoa. Hamar urtetik goitiko pertsonek 10 euro ordaindu beharko dute eta guttienez lau lagun beharko dira irteera egiteko. Linterna eta mendiko botak eraman behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun