Lesakako mendi bizikleta ibilaldian izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 3a, 09:00

Txirrindulariak plazako helmugara ailegatzen, Lesakako mendi bizikleta ibilaldiaren bertze edizio batean.

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran irailaren 15ean, 23 eta 37 kilometrokoak eta irailaren 13ra bitarte apunta daiteke Internet bidez bakarrik

 

Irailaren 15ean, igandea, eginen dute Beti Gaztek antolatuko Lesakako BTT ibilaldia. Izen ematea irekia dago dagoeneko, eta aurten online bakarrik egin daiteke irailaren 13ra arte.

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Ibilbide motzak 23,24 kilometroko luzera eta 770 metroko desnibela ditu, eta luzeak, berriz, 37,1 kilometroko luzera eta 1.414 metroko desnibela. Proba 09:00etan hasiko da Plaza Zaharrean. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkide eta federatutako txirrindulariek 12 euro ordaindu beharko dituzte, bazkideek eta federatu gabeek 15 euro, bazkide ez direnek eta federatutakoek 17 euro eta bazkide ez direnek eta federatuta ez daudenek, 20 euro. Dortsalak egunean berean hartu beharko dira plazan 08:00etan. Bizikleta elektrikoekin parte hartzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun