Uxuri Portu lesakarrak Espainiako trial txapelketa ere irabazi du

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 19:00

Ekainaren 30ean Cartagenan jokatutako proban nagusitu zen 9-12 urteko nesken kategorian

Espainiako trial kopa irabazi ondotik, Espainiako txapelketa ere irabazi du Uxuri Portu Crespo txirrindulari lesakarrak 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian, ekainaren 30ean Cartagenan jokatutako proban nagusitu ondotik. Denboraldi bikaina egiten ari da, beraz, Lesaka Trial taldeko txirrindularia. Xabier Valverde Leiza taldekidea ere kadete mailan lehiatu zen eta bosgarren izan zen bere kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun