Berako Gure Txokoako Dantza Taldekoak Portugalen izan dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 16:00

Dantza egiteaz gain Portugal ezagutzeko aukera ere izan dute. Irudian, dantzariak eta musikarietako batzuk Porton.

Gure Txokoa Dantzan Taldeko dantzariak eta musikariak Portugalen izan dira ekaineko azken asteburuan dantzan. Sao Pedro de Castelaos taldeak gonbidatuta elkartrukea egin dute, eta bertan dantza ikuskizuna egiteaz gain Porto eta inguruak bisitatzeko aukera ere izan dute. Portugaldarrak iaz izan ziren Beran dantzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun