Hildako mendizaleak gogoan izan ditu aurten ere Lesakako Beti Gazte elkarteak Agiñan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 1a, 16:00

Aita Donostiaren ooritarriaren inguruan gosaria egin zuten oinez, bizikletaz nahiz autoz bildutakoek.

Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten ere hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera egin du ekainaren 30ean. Igande goizean Plaza Zaharretik irteera egin eta gero gosaria izan dute. Oinez joandakoak ez ezik, bizikletan edo autoan hurbildutakoak ere bildu dira Aita Donostiaren oroitarrian. Ondotik ekitaldia egin dute eta Txoriak txori edo Agur Jaunak bezalako kantuekin gogoratu dituzte hildako mendizaleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun