Gwendal Larque eta Teresa Igoa garaile Lesakako V. Zubigaineko Krosean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 1a, 13:00

Lesakako V. Zubigaineko kroseko saridunak, larunbatean sari banaketaren ondotik. Argazkia: Beti Gazte

Beti Gazte elkarteak antolatuta, San Fermin besten aitzineko asteburuko usainean jokatu da V. Zubigaineko Krosa ekainaren 29an. Senior kategorian, Gwendal Larque Sanjurjo beratarra eta Beran bizi den Teresa Igoa Dozagarat lesakarra nagusitu dira. Beti Gazteko bazkide onenak Beñat Saralegi eta Loli Pardal izan dira.

Irabazleak kategoriaz kategoria

Ttikiak: Irati Telletxea Bertiz eta Maren Maia Larralde eta Beñat Fagoaga Otxoteko

Aurrebenjaminak: Enea Mitxelena Beristain eta Aner Fagoaga Otxoteko

Benjaminak: Eneritz Muñoa Sanjuan eta Irai Maritxalar Larralde

Alebinak: Enara Ariztegi Antxordoki eta Leire Rodriguez Irigoien eta Oihan Iturbide Royo

Juniorrak: Jon Rodriguez Irigoien

Seniorrak: Gwendal Larque Sanjurjo eta Teresa Igoa Dozagarat

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun