Arratsalde partean hasita eta gauerdira arte, jatorri anitzetako herritarrek elkar ezagutzeko eta gozatzeko parada izan zuten, giro alaian, euskara erdigunean, eta Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasuna aitortuta eta balioan jarrita.
Ekainaren 25ean hizkuntza eta kultura aniztasun taldeak balorazio bilera egin zuen eta hagitz baikorki baloratu zuen besta eguna. Udako hilabeteetako atsedenaldiaren ondotik, udazkenean berriz ere elkartuko dira hurrengo urratsak erabakitzeko.