Igantziko igerilekuko igeriketa ikastaroa uztailaren 11tik 31ra emanen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 27a, 20:00

Uztailaren 11tik 31ra emanen dute igeriketa ikastaroa.

Igantziko Udalak jakinarazi duenez, herriko igerilekuetan igeriketa ikastaroa emanen dute uztailaren 11tik 31ra. Aste tartean, arratsaldez, 16:00etatik aitzinera emanen dituzte klaseak. Interesa dutenek herriko etxean eman behar dute izena uztailaren 4ra bitarte, izen-abizenak eta adina zehaztuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun