Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten ere hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera antolatu du ekainaren 30ean. Igandean 08:00etan Plaza Zaharretik irteera eginen dute; 10:30 aldera gosaria izanen dute Aita Donostiaren oroitarrian eta ondotik ekitaldia. Denera bortz bat orduko joan-etorria izanen da.