Elkarrekin gantxiloa egiteko eguna izanen dute ekainaren 28an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 26a, 14:00

Gantxiloa egiten ez dakienak ere izanen du horretarako aukera Etxalarko kultur etxeko beheitiko aldean, ortzirale arratsaldean.

Ortziralean 18:00etan Pello Apezetxea Kultur Etxearen azpian

Ekainaren 28an elkarrekin gantxiloa egiteko aprobetxatu nahi dute Etxalarren, ortziralean 18:00etan Pello Apezetxea Kultur Etxearen azpian. Helburua, atarian dagoen harrizko bankuko kuxina berritzea da. Gantxiloa egiten ez dakiena ere joan daiteke, bertan ikastera. Norberak etxean dituen hari errestoak eramaten baditu hobe izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun