Bestak 2024

Julia Artieda Vilak irabazi du Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 26a, 12:00

Julia Artieda Vila beratarraren ilustrazioak irabazi du Berako Udalak eta Berako Besta Batzordeak antolatutako bestetako egitarauko azalaren lehiaketa. Denera 14 lan aurkeztu dituzte, eta Artiedaren lana izan da boto gehien lortu dituena.

Abuztuaren 2an herriko etxeko plazan egoten den giroa islatu du irabazleak bere lanean, «bestetako momenturik politenetakoa» baita. Argazkiak eta ilustrazioak erabili ditu kartela osatzeko.

Artiedaren kartela izan da boto gehien lortu dituena.

Kontrazalean, aldiz, Luis Miguel Torrealba Garcíaren irudia agertuko da, bera izan baita bigarren sailkatua boto kopuruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun