V. Zubigaineko Krosa eginen dute ekainaren 29an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 27a, 09:00

Bosgarren edizioa beteko du Lesakan hamabi zubi igarotzen dituen Zubigaineko krosak.

Herriko hamabi zubi igarotzen ditu ibilbideak eta kategoria nagusiak 6.000 metroko proba izanen da

Ekainaren 29an, larunbatean 11:00etan hasiko da Lesakan Beti Gazte elkarteak antolatutako Zubigaineko kros herrikoiaren bosgarren edizioa.

Hamabi zubi zeharkatuko dituen lasterketa Lesakako Herriko Etxearen paretik abiatuko da eta bidean Arretxeko zubia, Koskillako zubia, Moxoren zubia, Periko zubia, Eskol Ttikiko zubia, Itturrunzubi, Antepasetako zubia, Espia zubia, Sumusa, Ekaitzako zubia, Bordieneko zubia eta Pintxeren zubia zeharkatuko ditu. Zarandian izanen du helmuga.
Izen emateak egunean bertan 10:00etatik aitzinera egin beharko dira, Arretxeko plazan. Ttikietatik infantiletara bitartekoek bi euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek bortz euro. 

Maila nagusiko eta junior mailako korrikalariek 6.000 metroko ibilbidea izanen dute, kadeteek 3.000 metrokoa, infantilek 1.200 metrokoa, alebinek 900 metrokoa, benjaminek 450 metrokoa, aurrebenjaminek 300 metrokoa eta ttikiek 200 metrokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun