Larunbat honetan Fernando Mikelarenak egitekoa zuen hitzaldia irailera gibelatu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 12:30

Ekainaren 21ean jende aunitz bildu zen Mikelarenaren hitzaldian.

Larhun mendiaren inguruan 1924an eta 1925ean izandako gertakariak hizpide hartzekoak zituen Fernando Mikelarena Peña Berako historialariak larunbat honetan. Baina Berako Udalak jakinarazi duenez, hitzordua irailaren 21era gibelatu dute.

Berako Udalak antolatuta, memoria historikoari buruzko bi hitzaldi eman ditu dagoeneko Fernando Mikelarena Peña historialariak. Maiatzean Errepublika Beran izenburupean aritu zen eta ekainaren 21ean 1936ko udan Beran izandako gertakariak hartu zituen hizpide.

Hitzaldi zikloa borobiltzeko, hirugarrena irailaren 21ean izanen da, 18:00etan Beralandetan, eta Larhun mendiaren inguruan 1924an eta 1925ean izandako gertakariei buruz ariko da. Orain artekoak bezala, gaztelaniaz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun