Zuhaitz landaketarekin eta su piztearekin ospatu dute San Joan bezpera Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 18:00

Barraskilo Gazte Taldeak hainbat ekitaldi antolatu zituen atzo arratsaldean Beran. Lehenik, Porrotx eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa landatu zuten Harrizko parkean, eta haurrek margotutako harriekin inguratuta apaindu zuten. Ondotik, afari autogestionatua egin zuten Kanpo gorrian, eta iluntzean suak piztu eta saltoka aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun