AIZKORA

Nerea Sorondo Euskal Herriko finalean izanen da, Maika Ariztegi eta Xanta Sousa ez

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 20:00

Nerea Sorondo beratarra izanen da eskualdeko aizkolari bakarra Euskal Herriko txapelketaren finalean.

Nerea Arruti izan zen azkarrena Mungian jokatutako kanporaketan eta erabakia gelditu da urriaren 20an Elgoibarko finalean izanen den seikotea

Euskal Herriko emakumezkoen aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu zen igandean Mungian (Bizkaia). Hamabi aizkolari aritu ziren lehian, urriaren 20an Elgoibarren jokatuko den finalerako sei txartelen bila. Aizkolariek 36 ontzako, 45 ontzako eta 54 ontzako enbor bana moztu behar zuten eta pronostikoak betez, Nerea Arruti izan zen bizkorrena (8.19). Nerea Sorondo beratarra izan zen bigarren (9.11) eta beraiekin batera Oihana Fernandez de Barrena (10.23), Laiene Pikabea (10.40), Lucia Orbe (11.10) eta Irati Astondoa (13.05) izanen dira finalean.

Finaletik kanpo gelditu ziren, aldiz, Karmele Gisasola (13.33), Malen Barrenetxea (13.44), Maika Ariztegi iturendarra (14.44), Xanta Sousa lesakarra (16.11), Uxue Ansorregi (17.10) eta Ainize Perez (17.20).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun