Transexualitateari buruzko solasaldia izanen da asteazkenean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 16:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, 'Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da' solasaldia izanen da asteazkenean, hilaren 26an Lesakan. Ortziralean ospatuko dute LGTBIQ+ harrotasunaren eguna, eta egun horren harira antolatu dute solasaldia. 

Solasaldiaren lehenengo zatian Bea Server sexologoak  sarrera teoriko bat eginen du irudiekin eta bideoekin lagunduta. Bigarrenean, Bortzirietako bi familien testigantzak aditzeko aukera izanen da eta beren errealitateari buruz eta trantsitua haurtzaroan egiteaz eta nerabezaro ondorenean izandako esperientziez ariko dira.

Solasaldia asteazkenean izanen da, hilaren 26an, 18:00etan Lesakako herriko etxeko pleno aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun