Jende aunitz bildu da Beran Fernando Mikelarenak 1936ko udari buruz emandako hitzaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 15:30

Berako Udalak antolatuta, memoria historikoari buruzko hitzaldiak ematen ari da Fernando Mikelarena historialari beratarra. Denera hiru hitzaldi emanen ditu, eta horietan bigarrena izan zen ortziralekoa. Bertan, 1936ko udan Beran izandako gertaerak izan zituen mintzagai. Jendearen interesa piztu zuen solasaldiak, argazkietan ageri den bezala Beralandetan bete baitzen.

Azkeneko hitzaldia larunbat honetan emanen du, ekainaren 29an, 19:00etan Beralandetan. Bertan, Larhun mendiaren inguruan 1924an eta 1925ean izandako gertakariak aletuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun