Eñaut Arburua lesakarra txapeldunorde izan da Euskadiko 300 metro hesidunen lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 11:00

Eñaut Arburua bigarren podiumean, txapeldun izandako Enaitz Vegaren eta hirugarren izandako Eñaut Unanueren ondoan.

Hamabortz urte bete gabe baldin baditu ere, bigarren izan zen 16 urtez beheitiko kategorian larunbatean Durangon

Euskadiko atletismo txapelketen finalak jokatu zituzten ekainaren 22an Durangon (Bizkaia). Irungo Bidasoa Atletiko (Super Amara BAT) taldean ari den Eñaut Arburua Portu lesakarrak 300 metro hesidunen lasterketako finalean izan zen. Oraindik 15 urte bete gabeak baldin baditu ere, 16 urtez beheitiko kategorian meritu handiko bigarren postua eskuratu zuen, 42 segundo eta 8 ehuneko denbora eginez. Pena bakarra, Espainiako txapelketarako txartela 8 ehunekora gelditu zitzaiola, baina oraindik izanen du hori lortzeko aukerarik.

Bere kategorian irabazle izan zen Atletismo Santurtzi taldeko Enaitz Vega (40.05) eta, Eñaut Arburua lesakarraren gibeletik (42.08), Tolosa CFko Eñaut Unanuek (42.47) osatu zuen podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun