Bortzirietako eskuz binakako XXIII. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte ekainaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 08:00

Sei kategorietako finalak jokatu zituzten Eztegara pilotalekuan eta Jokin Altuna izan zen sari banaketan

Bortziriak pilota elkarteak hogeita hirugarren aldiz antolatutako Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte ekainaren 22an  Berako Eztegara pilotalekuan. Sei kategoriatako azken partidak jokatu dituzte. Frontoiko ostatua irekia izan zen eta giro bikaina. Sari banaketan, Aitor Elexpuru Berako alkatea eta Jokin Altuna pilotari handia izan ziren.

Finaletako emaitzak

Ttikiak

Eneko Telletxea eta Juel Igoa (Bortziriak), 16 – Aimar Baleztena eta Hegoi Otazo (Bortziriak), 18

Umeak B

Oihan Andueza eta Ainara Hita (Arkupe), 15 – Urko Mendiburu (Erreka) eta Aiert Baleztena (Bortziriak), 18

Umeak A

Xiker Olagarai (Altxata) eta Gexan Lizardi (Bortziriak), 18 – Ekai Maritxalar (Arkupe) eta Mikel Ugalde (Bortziriak), 9

Kimuak B

Jokin Telletxea eta Aimar Almandoz (Bortziriak), 13 – Mikel Lizardi (Bortziriak) eta Ibai Maritxalar (Erreka), 18

Kimuak A

Hegoi Otxandorena (Txaruta) eta Iñaki Leiza (Bortziriak), 18 – Ekai Mikelperizena eta Eñaut Zubieta (Bortziriak), 16

Haurrak

Oinatz Eraunzetamurgil eta Oihan Etxepare (Oiarpe), 18 – Nahien Anuntzibai (Oiarpe) eta Jon Lazkanotegi (Bortziriak), 7

Aipatu bezala, Aitor Elexpuru Berako alkateak eta Jokin Altuna pilotariak banatu zituzten sariak. Bortziriak pilota eskolak klubeko kamiseta bat eta Martikoko lote bat eman zizkion Altunari, eskerrak emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun