Ekainaren 28tik uztailaren 7ra itxita egonen da Berako liburutegia

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 26a, 16:00

Ekainaren 17tik aitzinera udako ordutegian ari dira lanean Berako liburutegian, eta beraz, goizetan bakarrik dago irekia, 08:30etik 14:30ak arte.

Udako ordutegia izateaz gain, ortziralean hasi eta hurrengo aste osoan itxita egonen da liburutegia, alegia ekainaren 28tik uztailaren 7ra arte, biak barne, itxia egonen da.

Ondotik, bi astez egonen da irekia, eta uztailaren 22tik abuztuaren 6ra arte, biak barne, berriz ere itxiko dute oporrak tarteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun