Bestak 2024

Elkartearen egoitzatik Zubigainekoa ikusteko zozketa eginen du aurten ere Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 25a, 13:00

Beti Gazte elkartearen egoitzako leihoetatik (goitian eskuinean) Zubigainekoa ikusteko aukera izanen dute bazkideek.

Lesakako elkarteko adin nagusiko bazkideek parte har dezakete uztailaren 1era arte

Joan den urtean bezala, uztailaren 7an, San Fermin egunean, Lesakako Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko leihoak prestatuko dituzte bazkideentzat eta zozketa bidez banatuko dituzte. Parte hartzeko, 696 80 98 86 Whatsapp zenbakira idatzi behar da uztailaren 1eko 18:00ak arte. Irabazleen izenak uztailaren 2an jakinaraziko dituzte eta irabazle bakoitzak gehienez hiru bazkide gehiago eraman ahal izanen ditu egoitzara.

Zozketan parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da adinez nagusia izatea, baita Beti Gazteko bazkidea izatea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun