Bestak 2024

Igantziko San Migel bestetako programaren azal lehiaketa deitu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 19:00

Igantziko bestetako programaren azalerako lehiaketa deitu du aurten ere udalak.

Herritarrek lanak abuztuaren 9ra arte aurkez ditzakete eta irabazleak 150 euroko saria izanen du

Igantziko Udalak sanmigeletako esku-programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurtengoan ere. Lanak abuztuaren 9ra bitarte aurkez daitezke. Marrazkiz edo argazkiz eginak aurkezten ahal dira lanak, 27x19 cm-ko neurriarekin. Derrigorrez, Igantzi. Sanmigelak 2024 testua agertu beharko da.

Igantzin sortu edota bertan bizi direnek parte hartzen ahal dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago abuztuaren 9ra arte, honelako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz (Lana gutun-azal batean sartuta aurkeztu behar da udal bulegoetan, izenburuarekin eta barrenean bertze gutun-azal itxi batean egilearen datuak).

 

150 euroko saria

Saritutako azalaren egileak 150 euroko saria irabaziko du. Saritutako lana udalaren esku geldituko da eta bertzeak itzuliko dira, baina programan argitaratu ahal izanen dira. Epaimahaia Besta Batzordeko kideek eta herritarrek osatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun