San Juan bezpera ospatuko dute igandean Beran ere

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 10:30

Igandean izanen da San Juan bezpera, eta Beran auzoz auzo egiten dituzten suez gain, Barraskilo Gazte Taldeak antolatuta afari autogestionatua eta sua eginen dute Toki Onako estalpean.

Mahaiak eta aulkiak antolakuntzak paratuko ditu, eta gainerakoa parte hartzaileek eraman beharko dute. 20:00etan hasiko dira afaltzen, eta ondotik, 21:00etan piztuko dute sua. Horretarako kartoia eramateko deia ere egin dute.

Afariaren aitzinetik, 18:00etan hitzordua paratu dute harrizko parkean eta bertan landatuko dute pasa den astean Porrotxek eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa. Harriak hartu eta margotzen ariko dira eta zuhaitzaren inguruan paratuko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun