Udako solstizioa ospatuko dute igandean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 08:30

Arantzan ere, igande honetan, ekainaren 23an, udako solstizioa ospatuko dute parkean. Guraso elkarteak antolatuta, 20:00etan afari autogestionatua eginen dute eta 21:30 aldera sua piztuko dute.

Igandeko suari begira, kartoiak eta paperak biltzeko deia egin du guraso elkarteak, eta igande eguerditik aitzinera parkera eramaten ahal direla erran dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun