‘Sorginxuloko Oihartzunak’ kontzertua emanen du Lesakako musika bandak ekainaren 23an

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 08:00

Lesakako musika bandak hainbat formatutan eskaini du sanferminen aitzineko kontzertua.

Igandean 12:00etan udal pilotalekuan eta bandarekin batera, herriko musika talde guztiek, Leitzako Jeiki abesbatzak, bertsolariek eta dantzariek ere parte hartuko dute

Lesakako musika bandak Sorginxuloko Oihartzunak izeneko kontzertua emanen du udal pilotalekuan ekainaren 23an, igandean 12:00etan. Hasiera batean Eskol-Ttikiko aparkalekuan egitekoa zen, baina eguraldi iragarpena dela eta, frontoian izanen da. Emanaldiaren oinarria musika banda izanen bada ere, herriko bertso eskolako bertsolariek, dantzariek, txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Lesakako abesbatzak, Leitzako Jeiki abesbatzak eta gaiteroek ere parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun