Ia 100 lagunek hartu dute parte Berako Mendi Bizikleta Ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko ekainaren 20a

Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiaren XXX. edizioa egin zuten larunbatean Beran. Eguraldi euritsua izan zen, eta ohi baino parte hartzaile gutxiago elkartu ziren. Hala ere, 98 lagunek osatu zuten bidea: 74 lagunek hartu zuten parte ibilbide luzean eta 24 lagunek ttikian. Aurten, gainera, ibilbide berria egin dute, mendi pista guttiagorekin, eta bidaxka gehiagorekin. 

Argazkiak: Antolakuntzak utziak eta Mikel Hualderenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun