Odola emateko aukera izanen da gaur arratsaldean eta bihar goizean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 10:30

ADONA Nafarroako Odol Emaileen elkartearen bidez odola emateko aukera izanen da gaur arratsaldean eta bihar goizean Beran. Odol ematea Jubilotekaren egoitzan eginen dute, musika eskola azpian.

Odola emateko hitzordua aitzinetik hartu behar da 848 42 05 73 telefonoan, edota Adonaren webgunean. Gaur arratsaldeko hitzordu gehienak emanak daude dagoeneko, baina bihar goizerako hitzorduak libre daude oraindik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun