Erakusketa kolektiboa aurkeztuko dute larunbatean Berako Armi galerian

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 16:30

Jokin Arman eta Trini Mikelarena artistak dira Armi galeriako arduradunak. Erakusketa kolektiboa aurkeztuko dute larunbatean.

Larunbatean inauguratuko dute Berako Armi galerian abuztura arte izanen dute erakusketa kolektiboa. Hainbat disziplinetako artistek erakutsiko dituzte lanak: Jokin Armanek, Trini Mikelarenak, Lesagibelek, Xabier Sagarzazuk, Agustin Tifek, Mensuk, Helena Elbustok, Javier Perez Fabok eta Guillermo Olmok.

Inaugurazioa larunbatean izanen da, ekainaren 22an, 19:00ean Armi galerian. Erakusketari dagokionez, egunero egonen da irekia 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun