Lanartea elkartearen emanaldia izanen dute ekainaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 13:00

Alondegiko arkupetan eskainiko dute Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak antolatutako emanaldia.

‘Inurria ttirrittaka’ agerraldia eginen du ortziralean 19:30ean Alondegiko arkupean Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak

Inurria tirrittaka (kultur ipuin garratz bat Euskal sortzaileen alde) emanaldia antolatu du Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak ekainaren 21ean, ortziralean 19:30ean Lesakako Alondegiko arkupeetan. Agerraldian parte hartuko dute Koldo Izagirrek, Kattin Madariagak, Mikel Tabernak eta bertze zenbait kultur sortzailek.

Azalpena

Artistak beren lan eskubideen alde? Ttirrittak inurriarena egiten? Nola ez ba! Arteak ere lana eskatu eta ematen duelako. Mugitzea, ikustea, ikastea, entzutea, ekitea, jakitea maite baduzu, zatoz ttirrittaka inurri artera. Euskaltzale ez bazara, ez etorri. Kultura bizi ez baduzu, ez etorri. Dena barkatzen baduzu, ez etorri. Arteak nazka ematen badizu, ez etorri. Lanak nazka ematen badizu, ez etorri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun