Bortzirietako eskuz binakako XXIII. Pilota txapelketako finalak ekainaren 22an jokatuko dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 10:00

Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbat goizean Eztegara pilotalekuan.

Larunbatean 10:00etan hasita jokatuko dituzte sei kategorietako finalak Eztegara pilotalekuan

Bortziriak pilota elkarteak hogeita hirugarren aldiz antolatutako Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte ekainaren 22an, larunbatean 10:00etan hasita Berako Eztegara pilotalekuan. Sei kategoriatako azken partidak jokatuko dituzte. Frontoiko ostatua irekia egonen dela jakinarazi dute eta finalen ondotik, sari banaketa eta zozketa eginen dituzte.

 

Finalak, ekainaren 22an, larunbatean 10:00etan Berako Eztegara pilotalekuan

 

Ttikiak

Eneko Telletxea eta Juel Igoa (Bortziriak) – Aimar Baleztena eta Hegoi Otazo (Bortziriak)

Umeak B

Oihan Andueza eta Ainara Hita (Arkupe) – Urko Mendiburu (Erreka) eta Aiert Baleztena (Bortziriak)

Umeak A

Xiker Olagarai (Altxata) eta Gexan Lizardi (Bortziriak) – Ekai Maritxalar (Arkupe) eta Mikel Ugalde (Bortziriak)

Kimuak B

Jokin Telletxea eta Aimar Almandoz (Bortziriak) – Mikel Lizardi (Bortziriak) eta Ibai Maritxalar (Erreka)

Kimuak A

Hegoi Otxandorena (Txaruta) eta Iñaki Leiza (Bortziriak) – Ekai Mikelperizena eta Eñaut Zubieta (Bortziriak)

Haurrak

Oinatz Eraunzetamurgil eta Oihan Etxepare (Oiarpe) – Nahien Anuntzibai (Oiarpe) eta Jon Lazkanotegi (Bortziriak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun