Etxalarko Gaztik, udalaren eta Malerreka Motorsporten elkarlanaren emaitza da Usategietako Igoeraren 14. edizioa prest izatea. Ekainaren 22an, larunbat goizean hasiko dira autoak Etxalarko plazara agertzen, egiaztatze teknikoak egiteko. 13:30ean itxiko da errepidea, igoera segurtasunez egin ahal izateko. 14:30ean emanen zaio hasiera lehenengo txandari eta segidan bi entrenamendu txanda eta bi txanda kronometratu ofizial izanen dira.
Proba hau Nafarroako igoera txapelketako proba da. Nafarroako Automobilismo Federazioaren www.fenauto.com helbidean eman daiteke izena. Aurtengo bereizgarria, lasterketa 400 metro luzatu egin dela izanen da. Hasiera puntua lehen egiten zen lekura mugituko da, auzoko bidegurutzea pasatu eta berehala hasiko da. Antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete babesle guztiei, bertzela ezinezkoa izanen baitzen igoera hau aitzinera ateratzea.