Udako solstizioko besta ospatuko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 08:00

Udako solstizioko edo San Joan bezperako besta eginen dute aurten ere ekainaren 23an, Lesakako Euskara Batzordeak antolatua. Gutti goiti-beheiti ohiko egitaraua izanen dute Plaza Zaharrean.

Egitaraua

Ekainaren 23an, igandean 19:00etan Bortzirietako Bertso Eskolakoak eta Lesakako triki-pandero jotzaileak ariko dira, kantuan eta musika jotzen. 19:30ean Lesakako Euskara Batzordearen adierazpenaren irakurketa eta sua piztea, tobera soinuen laguntzaz. Tantirumairu ikastolak 50 urte bete ditu ikasturte honetan eta ikastolako ordezkariak izanen dira sua piztuko dutenak. 20:15ean ezpata dantzarien entsegua suaren inguruan eta txistulariak. 20:30ean herri afaria izanen da, norberak eramandakoarekin. 21:30ean Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia. Ogitartekoak eta edaria egonen dira.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez dira suaren inguruan gerta daitezkeen istripuen arduradun izanen eta su handia 9 urtetik goitikoentzat izanen dela oroitarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun