Hamahiru bikotek parte hartu dute Etxalarko emakumeen lehenengo frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 16:00

Lehenengo frontenis txapelketan parte hartu duten Etxalarko emakumeetako batzuk, larunbatean jokatutako finalaren ondotik.

Ekainaren 15eko finalean Maider Ansalasek eta Ane Telletxeak irabazi zieten Itziar Etxarteri eta Ainhoa Berruetari

Lehenengo frontenis txapelketa jokatu dute Etxalarko zenbait emakumek lagunartean. Hamahiru bikote aritu ziren kanporaketetan eta ekainaren 15eko final lehiatuan Maider Ansalas eta Ane Telletxea izan ziren txapeldun, Itziar Etxarte eta Ainhoa Berruetari irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun