Beran turismo plan bat garatzeko teknikari bat kontratzeko deialdia egin du udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 13:30

Bertze egiteko batzuen artean turistei harrera egin beharko die teknikariak turismo bulegoan.

Turismo plan bat garatu nahi du Berako Udalak, eta horretarako langile bat kontratatu nahi du. Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izanen da, eta turismo ikasketak izan beharko dituzte izangaiek eta euskaraz C1 mailako titulua izan beharko dute.

Teknikariak turismo plana idatzi eta garatzeaz gain, turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko lanak ere egin beharko ditu, baita turismo bulegoko bisitarie arreta eman ere.

Izangaiek idatzizko proba eta proba praktikoa egin beharko dute, eta merezimenduak ere kontuan hartuko dituzte.

Ekainaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira eskabideak, eta izangaiek lan gabe egon behar dute eta lan eskatzaile gisa inskribatuak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Deialdiaren oinarriak hemen irakurtzen ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun