Fernando Mikelarena historialariak hitzaldia emanen du ortziralean Beran 1936ko udari buruz

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 10:00

Berako Udalak antolatuta, Fernando Mikelarena Peña historialariak eta idazle beratarrak solasaldia emanen du ortziralean Beran. Beralandetan izanen da hitzordua, 19:00etan eta gaztelaniaz. Oraingo honetan 1936ko udan Beran izandako gertaerak izanen ditu abiapuntu historialariak.

aurtengo maiatzean eta ekainean hitzaldi ziklo bat egiten ari da Beran, eta ziklo horretako azkena izanen da hilaren 29an eginen dutena. 19:00etan izanen da Beralandetan, eta 1924an eta 1925ean Larhunen izandako gertaerei buruz mintzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun