Egoiliarrentzako plaza berde kopurua haunditu dute Berako Toki Onako aparkalekuan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 14:30

Atzo aritu ziren pintaketa lanak egiten.

Kanttonberri karrikako lanak direla eta, aparkalekuak murriztu behar izan dituzte karrika horretan. Aparkaleku galera hori konpentsatzeko, Toki Onako aparkalekuko plaza arautu guztiak berdez margotu zituzten atzo, eta gaurtik aitzinera egoiliarrentzako izanen dira, itsasgarri berdea dutenentzat, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun