185 haur elkartu dira Beran Porrotxen eta Marimototsen emanaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 13:30

Porrotx eta Marimotots pailazoak Berako Barraskilo Gazte Taldekoekin eta Berako Udaleko ordezkariekin.

Barraskilo Gazte Taldeak eta udalak elkarlanean antolatuta, Porrotx eta Marimotos pailazoek 'Zorionak Marimotots' antzerkia egin zuten ekainaren 13an Kultur Etxean.

185 lagun elkartu ziren pailazoen abestiak kantatzeko eta dantzatzeko asmoz. 

Gainera, emanaldien bukaeran, pailazoek intxaurrondoa oparitu zieten bertaratu ziren haurrei eta heldu den egunetan denek elkarrekin landatzeko aukera izanen dute. Barraskiloko sare sozialetan jakinaraziko dute noiz landatuko duten intxaurrondoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun