Benito Tainta txapelketako lehen finalistak ezagutu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 15:00

Errekako Iker Anzizarrek 18-11 irabazi zion Buruzgain taldeko Pablo Aldazi eta finalerako txartela eskuratu zuen.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Igandean  lehen finalerdiak jokatu zituzten eta ortzegunean nagusien mailakoak jokatuko dituzte.

Lesaka, ekainaren 16ko finalerdietako emaitzak

Neskak

  • Lide Murua (Ataun), 18 – Maria Crespo (Oberena), 6

Ataungo Lide Muruak 18-6 irabazi zion finalerdian Oberenako Maria Crespori.

 

Gaztetxoak

  • Iker Anzizar (Erreka), 18 – Pablo Aldaz (Buruzgain), 11
  • Torralba (Zornotza), 11 – Aimar Beroz (Gazteleku), 18

Gazteak

  • Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa), 22 – Iker Izagirre (Lapke), 15
  • Ibai Saez (Ataun), 22 – Jokin Bidezabal (Gazteleku), 4

 

Nagusien finalerdiak ekainaren 20an, ortzegunean 19:00etan Lesakan

  • Aimar Egiguren (Ilunpe) – Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio)
  • Joanes Zestau (Beharzana) – Andoni Sarasibar (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun