Espainiako trial kopa irabazi du Uxuri Portu lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 14:00

Aitzineko lau probak bezala, larunbat honetan Guadalix de la Sierran (Madril) jokatutakoa ere irabazi du Uxuri Portu lesakarrak eta, honenbertzez, Espainiako trial kopa irabazi du 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian.

Lesaka Trial taldeko Xabier Valverde taldekidea seigarren izan zen kadete mailan. Biak bikain aritu ziren, zailtasun handiko oztopoak izan baitzuten proban.

Aitzinera begira, ekainaren 30ean Cartagenan jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartuko dute. Valverde Nafarroako selekzioarekin ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun