Ur zikinak biltzeko lanen inguruan aritzeko bildu dira Lesakako Udala eta Alkaiagako bizilagunak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 13:00

Alkaiagako bizilagunek auzoan eginen diren saneamendu lanen berri izan zuten Lesakako udal ordezkarien ahotik.

Alkaiagako bizilagunekin bildu ziren Lesakako udal ordezkariak ekainaren 17an, astelehen arratsaldean auzoan eginen den ur zikinen bilketaren inguruko hobekuntza lanen nondik-norakoak ezartzeko.  Lanak abuztuan hasiko dira. Zuzendaritza lanak Krean-ek eramanen ditu eta lanak Sasoi enpresak eginen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun