Bestak 2024

Berako bestetako egitarauko azala aukeratzeko bozketa fasea hasi dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 14:30

Azken urteetan bezala, aurten ere bestetako egitaraua biltzen duen 'Berako Oihua' aldizkariko azala egiteko lehiaketa antolatu dute. Hamalau lan aurkeztu dituzte lehiara, eta horien artean eginen dute irabazlea zein den aukeratzeko bozketa. Galdetegi honen bidez eman behar da botoa, eta ekainaren 24a izanen da bozkatzeko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun