Bortz aldiz hamar! goiburupean, kurtso bukaerako besta ospatuko du Tantirumairu ikastolak ekainaren 22an. Larunbatean 12:00etan haurren emanaldia izanen dute eta, ondotik, Gehiago dugu errateko emanaldia. 13:00etan txotx musikatua eta 14:00etan bazkaria, zikiro-jatea. Bazkalondotik, 17:30ean Andoni Ollokiegik kontzertua emanen du, doan. Bazkarirako txartelak (haurrek 10 euro, helduek 25 euro) asteazkenera arte, ekainaren 19ra arte eskura daitezke Tantirumairu ikastolan, Oreka nutrizio dendan edo Izarra okindegian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!