Alkaiagako bizilagunekin bilera deitu du Lesakako Udalak ekainaren 17an

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 18:30

Cederna Garalurrek Alkaiagan duen egoitzan eginen dute bilera.

Auzoko saneamendua hobetzeko obrei buruz aritzeko Alkaiagako bizilagunekin bilera deialdia egin du Lesakako udalak. Ekainaren 17an, astelehenean 18:00etan eginen dute Alkaiagako industrialdean dagoen Cederna Garalur elkartearen egoitzan, Zubiondo jatetxearen ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun