Aldi baterako lau langile kontratatzeko deialdia egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 12:00

Berako Udalak lau langile kontratatzeko bi deialdi egin ditu. Alde batetik eraikuntzako ofizial profila duten zerbitzu anitzetako bi langile kontratu nahi dituzte eta bertzetik zerbitzu anitzeko bi langile ere hartu nahi dituzte baso suteak prebenitzeko lanak egiteko. Bi deialdietarako hautagaitzak aurkezteko azken eguna ekainaren 20a izanen da.

Alde batetik, eraikuntzako ofizial profila duten bi langile kontratatuko dituzte aldi baterako herriko oinezkoentzako ibilbideetan irisgarritasuna hobetzeko proiektu batean lanean aritzeko.

Deialdiaren informazio osatua hemen argitaratu dute. 

Bigarren lan deialdia zerbitzu anitzetako bil langile hartzeko egin dute. Kasu horretan langileak baso suteak prebenitzeko lanetan ariko dira: baso eremuetan belar sastrakak kentzen eta suebakiak sortzeko mantentze lanetan. 

Hemen aurki daiteke bigarren lan deialdiko informazio osatua.

Bi deialdietan kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izanen da , eta euskara proba, proba teorikoa eta praktikoa egin beharko dituzte aukeratuak izateko. Hautagaiak enplegu-eskatzaile gisa inskribatuak egin beharko dira Nafar Lansareko enplegu eskatzaileen artean.

Bi deialdietarako eskabideak Berako herriko etxeko erregistroan aurkeztu beharko dira deialdian zehazten den dokumentazioarekin batera ekainaren 20a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun