Bizkaiko disc golf irekian bigarren izan da Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 11:30

Bizkaiko II. Irekiko MP50 mailako podiumean, Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez (2.), Sean Young (1.) eta Javier Del Riego (3.).

Joan den asteburuan Bizkaiko II. Disc Golf Irekia jokatu zen Sestaon (Bizkaia). Igantziko Baxi Basajauna elkarteko Toni Negretek eta Iñaki Gonzalez Olaizolak parte hartu zuten beteranoen MP50 mailan. Guztira 49 jokalari elkartu ziren eta Igantzin jokatutako Nafarroako Irekian bezala, Markkus Phojolainen finlandiarra izan zen onena. Iñaki Gonzalez bigarren izan zen bere kategorian, lehenengo txanda ederra egin ondotik. Sean Young irlandarra nagusitu zen MP50 maila horretan eta Javier Del Riego espainiarra hirugarren izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun